Eskola adineko kirola eta hastapena

          Hasteko eskola adineko kirolaren garrantzia azpimarratu behar da, haurrak hemen hasten dira gaitasun motore ezberdinak garatzen baita beste haurrekin sozializatzen. Hauen bidez, etorkizunean erabili beharreko gaitasunak eskuratuko dituzte.

       Frailek (2004:6) eskola adineko kirola hezitzailea izan behar dela dio, helduen kiroletik alderatuz, beste balore batzuetan oinarrituz. Honela esaten du: “A través del deporte escolar, se debe primar el desarrollo de unos valores democráticos, desde una participación más autónoma de los escolares, buscando la sociabilidad y el espíritu de cooperación en el grupo, evitando el rendimiento prematuro y acelerado, reduciendo la selectividad que exige el deporte de rendimiento, y promoviendo desde el ejercicio físico hábitos saludables entre los escolares.”  Argi ezberdintzen ditu errendimenduzko kirola eta eskola adineko kirola eta haurren espezializazioa geroz eta beranduago egitea onuragarriagoa izango dela adierazten du.

             Honekin batera, eta hobe ulertzeko eskola adineko kirolak teorikoki izan beharreko ezaugarriak hauek dira (Orts, 2005:24): 
Taula 1. Eskola adineko kirolaren ezaugarriak (Orts, 2005:24)


Eskola adineko kirolaren ezaugarriak
Ezaugarriak
Azalpena
Parte hartzailea
Ikasleen dibertsitatea kontuan hartu.

Koedukatibo
Behar bereziak dituzten pertsonen integrazioa, sormenezko eta aisialdirako jarduerei garrantzia emanez eta baloreetan oinarritutako hezkuntza bat sustatzen duena.
Moldatua edo egokitua
Pertsona bakoitzak bere gaitasunen arabera nahi duen kirola praktikatu ahal izatea.
Integratzailea
Inork baztertzen ez duena.
Osagarria
Gorputz hezkuntzako ikasgaiaren osagarria izatea, udaletxe eta instituzioekin koordinatuz.
Koordinatua
Antolaketan parte hartzen duten agente ezberdinen koordinazioa ematea, programari koherentzia emateko eta errentagarria izateko.
Osasuntsu eta segurua
Parte hartzaileentzako arriskurik gabeko jarduerak egitea.
Lehiaketan hezitzailea
Irabaztea ez izatea helburua, prozesuari garrantzia ematea.

Esan bezala, ikusi ditugunak dira teorikoki izan beharko lituzkeen ezaugarriak, baina gaur egun gehienbat holakoa da eskola adineko kirola Fraileren (1999) ustez
  •        Indarrean dagoen gizarte eredua islatzen du
  •       Azken emaitzak prozesuak berak baino garrantzi handiagoa du eta lehiaketa darabil indargarri gisa.
  •        Jarrera bortitzak sor daitezke garaipen nahiak eraginda edo lehiaketan parte hartzeko gaitasunik ez dutenei eskatzeak eraginda.
  •        Ikasleen parte hartze aktiboa galarazten du bai erabakiak hartzean, bai informazioa prozesatzean ere.
  •        Teknikariek ez dute prestakuntza eta trebetasun pedagogikorik.

         Esandakoa aberasteko, esan daiteke eskola adineko kirola jarduera fisiko eta kirol inklusiboa eskaini beharra daukala, instituzio eta haurren osasunerako erreferentzia ikerketak aholkatzen duten praktika minimoak betez. Honekin batera, jarduera fisiko eta kirolaren bidez, eskoletan garatutako formazioa osatu behar dute bereziki balore eta ohitura osasuntsuaren inguruan. Honekin batera lehiaketa egokitu behar da hezkuntza etaparen arabera dituzten helburu eta beharretara, haurra protagonista izanik (Llorente, 2000).

KIROL HASTAPENA
        Blazquez Sanchezek (1995:19) kirol hastapena modu hezitzailean eman beharra defendatzen du esanez kirol hastapena dela “ el periodo en el que el niño empieza a aprender de forma específica la práctica de uno o varios deportes”. Definizio honekin batera, ezaugarri batzuk ezarri zizkion kirol hastapenari (Blazquez Sanchez, 1995):
  • Sozializazio prozesua da, subjektua gizarte beharrizanekin besteekiko integratzeko prozesua da. 
  • Jarraikako eta ahalik eta irakaskuntza-ikasketa prozesu onena lortzeko prozesua da, eta bere asmoa kirol jarduera batean edo hainbat kirol jardueretan ahalik eta gaitasun handiena lortzea da. 
  • Kirol bat edo hainbat kirol egiterakoan zenbat eta eragingarritasun handienaz moldatzeko ahalmenak, gaitasunak, trebetasunak, ezagutzak eta jarrerak lortzeko prozesua da. 
  • Hartu-emanetarako eta esperimentaziorako garaia da, eta gaitasun funtzional aplikatuak eta praktikoak lortu behar dira.


        Autore hauen bidez argi gelditzen da haurrei kirol hezitzailea eskaini behar zaiela, modu integratzaile batean denak ondo pasatzera bideratutakoa. 

Iruzkinak