Baloreak

           Blog honetan zehar azaldu dugun moduan, topaketaren helburu nagusia pilotari guztiak aukera berdinak edukitzea pilotan jokatzeko da, bai pilotakada kopuruan eta bai denbora kopuruan. Hala ere, badauden beste balio eta helburu batzuk oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigunak pilotaren bitartez lantzea. Alde batetik, egiten duten kirolaz gozatzea eta disfrutatzea. Kirol bat modu egoki batean praktikatzeko eta ikasteko, kirolariak disfrutatu behar du. Horregatik, topaketa hauen bitartez pilotarenganako duten pasioa indartu eta gozatzeko bidea hartzea gustatuko litzaiguke. Gainera, gozamenarekin lotzen den sozializazio prozesua lotzen da. Honekin, sozializatzeko aukera gehiago edukiko dituzte. Izan ere, beste klub desberdineko pilotari asko ezagutzeko aukera izango dute. Beste aldetik, pertsonen artean dauden balioak sustatzea gustatuko litzaiguke (errespetua, lankidetza, galtze eta irabaztearen balioa...). Gaur egun gizartean balio hauek galtzen ari dira eta pilotan betidanik oso indartuak egon diren ezaugarriak izan direnez, hauek berriro ere azaleratzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Beraz, gustatuko litzaigukeena da topaketa honen bitartez, pilotariak pilotaz gozatzea eta bizipen politak edukitzea, etorkizunean pilotaz gozatzen jarraitzeko modu federatuan edo aisi kirola bezala.

Iruzkinak