Testuingurua

      Sarreran esan bezala, Mendiorriko Trinkete Pilota Elkarteko monitoreak gara eta Iruñako inguruko klubekin,  urte osoan zehar hastapeneko taldeekin topaketa desberdin batzuk egiteko akordio batera iritsi ginen. Urte osoan zehar klub bakoitzak zehaztutako asteburuetan esandako kategoriari moldatutako topaketa bat prestatu beharko du. Kasu honetan gure klubari tokatzen zaio topaketa egitea eta horretarako: Mendiorriko frontoian egingo dira ariketa guztiak, infantil lehenengo urteko eta bigarren urteko kategoriako haurrentzat izango da (12/14urte bitartean), eta 40 pilotari inguru bilduko dira frontoian.




Iruzkinak

  1. OlatzMartiartu_Iruzkinak2017(e)ko abenduaren 3(a) (04:41)

    1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Informazioa jasotzeko iturrien artean, artikulu-liburuak asko dira, baina elkarrizketa bakarra.
    • Testua ordenatua da eta argia.
    • Bideoak eta argazkiak agertzen dira, eta jokoak azaltzeko bideoak egokiak iruditzen zaizkit.
    • Bloga erraza da erabiltzeko.
    • Bideoetan taldekide guztiak agertzen dira, eta ikusten da kolaborazio lana izan dela.
    • Euskaraz akats batzuk daude, baina gutxi.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera egokia.
    • Elkar daitezkeen haurren perfila zehazten dute.
    • Instalazioaren argazkia dago, materiala ere zehaztuta dago, aurrekontuen orria dute…
    • Helburua haurrek pilotaz gozatzea dela nabarmentzen da.
    • Ariketen dinamika eta deskribapen egokia, bideoen laguntzaz.

    3. Kalifikazioa: 8.5

    4. Olatz Martiartu Ayestaran (OlatzMartiartu_Iruzkinak), Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko 1. maila.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina