Topaketak

SARRERA
         Pilotari desberdinak frontoian antolatutako 4 txokotan jolasten ibiliko dira. Talde horiek heterogeneoak izango dira, helburua ez delako partiduak edo egindako jolasak irabaztea, ondo pasatzea eta gozatzea baizik. Beraz, euskal pilotako topaketa hauetan 4 jolas hauen bitartez guztien parte hartzea ziurtatzea izango da helburua, inklusio osoz kirolari guztiei berdin parte hartzeko aukera emanez.

          Frontoian ezarri diren txokoetan hainbat jolas egiten dira puntuatzen direnak, baina helburua ez da jolasa edo ariketa irabaztea. Baizik eta beste kirolariekin interakzioan egotea, pilotarekin kontaktuan egotea eta partidu batean ez bezala txarra egiteko beldur barik jolastea. Horretarako txoko batean ematen duten denbora, ekintza edo ariketa behin baino gehiagotan egiteko aukera emango zaie, behar bada bikoteak aldatzeko edo arauak moldatzeko.

LEHENENGO TXOKOA
         Lehenengo txoko honetan, frontoiaren kontrakantxan arituko dira ikasleak bi taldeetan. Pilota eskutan hartuta hainbat materialekin antolatutako zirkuito bat gainditu beharko dute, baina beti pilota bat eskutan izanda boteak ematen. Pilotariei bi eskuekin egitea eskatuko zaie (lehenengo aldia ezkerrarekin eta hurrengoa eskumarekin), baina maila desberdinak daudenez pilotari bakoitzak nahi izanez gero pilota eteteko aukera izango du.

           Bi zirkuitu berdin bata bestearen alboan jarriz, talde bakoitzeko kideak aldi berean hasiko dira eta bukatzen duen lehenak sakea egiteko abantaila izango du. Zirkuituaren azkeneko atala bestearekin tantu bat egitea izango da, tantu horiek talde bakoitzaren puntuak zehaztuz.

            Kirolariei askotan zirkuitoa egiten badute eta astunegia ikusten badute ados jarriz moldatutako zirkuitoa sortzeko aukera emango zaie. Horretaz gain, pilotariek geldi ez egoteko aurrekoak laugarren oztopoa gainditzen duenean ateratzeko esango zaie, ariketaren dinamismoa areagotuz. Taldekide batek tantu bitartean azkeneko oztopora iristen bada, besteek tantua bukatu arte lekuan pilota botatzen.

Materiala:
-        4 banku
-        Esku pilotako pilotak
-        16 kono
-        10 uztai
-        10 xafla



BIGARREN TXOKOA
            Frontisean pilotariek “punto, barru, afuera…” jolastuko dute. Denok denen kontrako egoera bat da non txarra egiten denean pilotari hori kanporatzen den. Pilotari horiek txarra egitean frontisera joango dira eliminatuak eta jolasean berriz sartzen saiatuko dira.

          Txarra egin ondoren bi modu daude berriz jolasean sartzeko. Lehenik eta behin, frontisean egonda, frontisarekin gorputzeko edozein atal kontaktua izanda edo ahalik eta gertuen egonda, pilota frontisa ukitu baino lehen airez hartzen bada hartzen duenak jolastera aterako da, pilota hartu zaion pilotariari bere lekua kenduz. Bigarren moduan aldiz, eliminatuta dagoena berari tantua egin diona txarra egiten duenean jokatzera aterako da. Baliteke A jokalaria bat baino gehiagori eliminatzea, beraz A jokalaria txarra egiten duenean lehendik eliminatutako guztiak jolastera aterako dira.

            Modu honetan, jolasaren dinamika azkartu egiten da eta jokalariak etengabe daude jolasean. Gainera irabaztea zaila da, pilotari batek beste guztiei tantua egin behar dielako puntua/primi/beste bizitza bat lortzeko. 

Materiala:
-Esku pilotako pilota bat




HIRUGARREN TXOKOA
             Gutxi gora behera frontoiaren erdian kokatuko dira ezker paretaren kontra jolastuz. Taldean bikoteak osatuko dira eta eskua emanda partidua jokatuko dute.

              Partidak 10 puntuetara izango dira eta bukatzerakoan maila desberdintasun handia egon bada aldatzeko aukera emango zaie pilotariei. Gazteak pilotari emateaz gain, taldekideekin interakzioan jardutea, komunikatzea, animatzea… ere egingo dute.

Materiala:
-Esku pilotako pilota bat



LAUGARREN TXOKOA
          Frontoiaren atzeko eremuan ezker paretaren kontra jolastuko dira azkeneko txoko honetan. Pilotariek 4-5m-ra dagoen marran ilara batean ezarriko dira eta aurreko pilotariak pilota kolpatzen duenean marratik atera ahalko dira pilota kolpatzeko. Ilaran kokatutako lehenengoak bigarrenari tantua egiten saiatu behar dio, bigarrenak hirugarrenari etabar segida jarraituz.

          Partaide bakoitzak 10 bizitza izango ditu, txarra egiten duen bakoitzean bizitza bat galduz. Jolas honetan ez daude eliminaturik, 10 tantuak galtzen dituenak 0 puntuekin jolasten jarraitzen du, azkenak 10 tantuak galtzen dituenean berriz jokoa hasi egingo da.

Materiala:
-Esku pilotako pilota bat


Iruzkinak