Aurkezpena

Kaixo guztioi,

               Gu Irakasle-eskola gradua eginiko ikasle batzuk gara eta gradu hau egin ondoren, Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzia graduko ikasleak gara; Leire, Izaskun, Eneko eta Unai. Blog honen bitartez, gaur egun hastapenean sartzen diren jokatze denborarekin dauden arazoak konpontzeko aukera bat sortu dugu. Sortutako ideia guztiz ulertzeko, Blog honetan atal desberdinak aurkituko dituzue: helburuak, egitasmoa, testuingurua, topaketa/jolasak, inskripzioak, aditu bati elkarrizketa, irakaskuntza prozesua (metodologia), eta erreferenteak. Baita gurekin kontaktuan jartzeko atal bat.

            Azken urteetan, hastapenean egiten ziren txapelketak gaur egun eskuz ezagutzen ditugun modalitateak praktikan jartzen ziren: banan banako partidua eta binakako partidua. Baina denbora eta ikerketa batzuen ondorioz, konturatu ziren pilotari batzuen jokatze denbora oso txikia eta murritza zela. Hau da, pilotari batzuk (oso abilak ez direnak) frontoira iristen ziren, denbora asko itxaron behar zuten beraien partidua jokatzeko eta behin bere momentua iristerakoan, banakako partiduetan oso gutxi irauten zuen edo binakako partiduena oso pilotakada gutxi ematen zituen. Hau da, denbora erreala oso murriztua zela. Are gehiago bataz bestekoa 2 minututan kalkulatua dago.

              Esan beharra dago, egoera honen inguruan hausnartuz eta jakinda hastapenean gaudela, hau onartezina da. Ezinezkoa da pilotari batek hain denbora gutxi edukitzea pilotarekin kontaktuan egoteko eta disfrutatzeko. Honekin lortzen zena zen, pilotari gazte askok pilota uztea eta kasu batzuetan gorrotatzea. Beraz arazo hau konpontzeko, azken ideia topaketa bat egitea izan da.

               Gaur egun, lehen esandako topaketak egiten dira, baina zer dira topaketak? Topaketak klub batek beste batzuekin kontaktuan jarri eta pilotari kopuru bat lortu eta gero, pilotaleku batean biltzen ditu beraien artean egoera desberdinetan jokatzeko. Gainera, pilotariak beste pilotari batzuk ezagutzearen plazerraz disfrutatzeko klubetako pilotari guztiak nahasten dira eta taldeak aldatzeko sistama bat zehazten da. Normalean, pilotalekua zati ezberdinetan banatzen da eta bakoitzean jolas desberdinak planteatzen dira. Horrela, pilotariek bi orduz egoera desberdina hauek probatzeko aukera  izango dute eta jolasean egoten diren denbora erreala askoz ere handiagoa da. Hau da, topaketetan pilotariei pilotaz gozatzeko, disfrutatzeko eta beste pilotari batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.

               Gu bebai pilota bultzatzeko asmoz, topaketa bat egin dugu. Gurean Mendiorriko Trinkete  Pilota Elkarteko topaketa prestatu dugu eta Blog honetan, gure topaketa nola burutu eta aurrera eraman genuen ikusteko aukera izango duzue. 

Iruzkinak

  1. • Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:

    Datuak jasotzeko iturriei dagokionez, elkarrizketa bat egin dute Miguel Angel Sanzekin eta eta 6 artikulu liburu (La iniciación Deportiva y el Deporte Escolar; Esku-pilotaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesua; Educar en con y en deporte; El deporte escolar en el siglo XXI: análisis y debate desde una perspectiva europea; Pedagogía del entrenamiento deportivo adaptado a escolares; eta La gestión municipal del deporte en edad escolar) erabili dituzte informazioa eta datuak eskuratzeko. Horrez gain, erreferentziak eta estekak modu egokian gaineratu dituzte eta zuzenak dira.
    Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua zuzena eta ordenatua dago, zehaztasun handiz idatzia. Gainera, oso lagungarriak diren eskemak, taulak eta grafikoak erabili dituzte “Irakaskuntza prozesua” eta “Eskola adineko kirola eta hastapena” ataletan.
    IKT-tresnen erabilpenari dagokionez, 4 bideo txertatu dituzte burututako ariketak eta elkarrizketa modu argiago batean azaltzeko eta 2 argazki jarri dituzte frontoiaren eremu bakoitzean erabiliko duten materiala irudikatzeko.
    Blogaren diseinuari dagokionez, Bloga modu argian aurkezten da, atal desberdinetan banatuta baitago, baina atal bakoitzera joateko modua ez da oso eskuragarria eta lehenengo begirada batean aurkezpen bat bakarrik dagoela dirudi. Atal bakoitzean, testua argazkiak baino askoz gehiago dago eta horrek pixka bat zaila eta gogorra egiten du Blogaren edukia modu erraz batean ulertzeko.
    Kolaborazio lanari dagokionez, azalpen bideoetan 4 partaideak agertzen dira, beraz guztien parte hartzeak ziurtatu dezakegu.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitateari dagokionez, Blogaren testua euskara jatorrean idatzita dago eta ia ez ditu ortografia akatsik, baina aipatu dudan moduan testu gehiegi dago eta horrek erakargarritasuna pixa bat kentzen dio.

    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    Proposatutako jardueraren aurkezpen egoki bat dago, inolako argazkirik ez duena. Aurkezpen honetan eta “Testuinguru” izeneko atalean jarduera horretan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak (12-14 urte bitarteko adina) eta estaldura geografikoa (Mendiorriko Trinkete) adierazita dago. Gainera, modu argi eta ulerterraz batean zehazten dute ariketa bakoitzerako eskura dituzten, eta berez eskainiko dituzten materiak. Hala ere, instalazioei eta giza baliabideei buruz ez dute ezer ezaten, baina ulertu dezakegu bideoak ikusita topaketa frontoi luze batean izango dela eta frontoi hori hainbat txokoetan banatuko dutela.
    Antolatzaile mota ez dago espreski adierazita, baina ulertu egin daiteke, erakunde publiko bat dela. Saioaren helburu zehatzak modu egokian adierazita daude “Baloreak” izeneko atalean. Atal honetan izenak esaten duen moduan, sustatu nahi dituzten baloreak azaltzen dituzte. Ariketen deskribapena primeran dago, burutuko dituzten ariketa bakoitzerako azalpenezko bideo bat egin dutelako, eta nahiz eta bideoetan ez hitz egin azalpenak emateko, bideoan azalpenak idatzita agertzen dira eta horrek oso modu interaktibo eta erraza da topaketa horretara joango diren haurrek egingo dituzten ariketak ulertzeko. Horretaz aparte, saioaren dinamika modu argi eta zehatz batean adierazita dago, momentu eta ordu bakoitzean burutuko dituzten ekintzak ondo zehaztuz. Amaitzeko, aurreikusitako gastuak ez dituzte espreski jarri, bakarrik esaten dute haur bakoitzak ematen duen diruarekin kamiseta bat egingo zaiola.

    • Kalifikazioa: 7



    Sergio López Santamaría
    Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien fakultatea
    1. Maila

    ErantzunEzabatu
  2. .Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    -Datuak jasotzeko iturriei dagokionez, elkarrizketa bat egin diote Miguel Angel Sanzeri. Horrez gain, 6 artikulu liburu erabili dituzte, erreferentziak ondo gaineratuak, zuzenak eta testuan ondo aipatuak.
    -Aurkezpenari dagokionez, testu txukuna da, ondo eta zehaztasunez idatzia eta horrez gain oso erakargarria, jarri dizkioten taulak eta grafikoei esker.
    -IKT-tresnen erabilpenari dagokionez, bideoak eta argazkiak jarri dituzte dena argiago eta ulertzeko errazagoa izateko eta hori asko eskertzen da.
    -Blogaren diseinua berriz, hasiera batean ulertzea asko kostatu zait. Dauden azpimultzo desberdinak topatzeko ez da batere erraza izan, hori bai, behin topatu ostean oso modu ordenatuan dagoela iruditu zait.
    -Kolaborazio lanaren inguruan, bideoetan lau parte-hartzaileak agertzen dira, beraz, guztiek lan egin dutela esan dezakegu.
    -Hizkuntzari dagokionez aberastasuna eta kalitatea dauka, euskara zuzenean idatzita dago.
    .Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    -Proposatutako jardueran, aurkezpen egoki bat dago.
    -Antolatzaile mota zein den ez du jartzen, baina ulertu daiteke erakunde publiko bat dela.
    -Topaketaren heburuak zehaztasunez adierazita daude. Ariketak modu egokian daude azaduta beraien marrazki eta bideoekin. Frontoia modu egoki batean zatitu dute eta momentu bakoitzean zati bakoitzean zer egingo dan ondo adierazita dago. Horrek gurasoak erakartzeko oso baliagarria izango da.
    -Gastuei dagokionez, ez dute gauza bakoitzak zenbat kostatuko duen adierazi.
    .Kalifikazioa: 8
    Nerea Calvo Ceanuri, Jarduera fsiko eta kirolaren zientzen fakultatea, 1.maila

    ErantzunEzabatu
  3. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea Blog honetan informazio iturri asko erabili dituzte, hauetatik bat elkarrizketa izan da. Artikuluak erabili dituzte eta erreferentziak modu argian azaltzen dira eta haietara iristeko bidea oso erraza da.

    • Aurkezpenaren argitasuna Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia, ez du ematen betelanik egin dutenik eta ataza behar bezala egin dute, taulek eta grafikoek bloga erakargarria egin dute.

    • IKT-tresnen erabilera Bideo eta argazki egokiak.

    • Blogaren diseinua Bloga argia, ordenatua eta erabiltzeko erraza da atalak modu egokian banatu eta zehaztu dituztelako baina hasieran atalak aurkitzea ez ditut lehenengoan ikusi.

    • Kolaborazio lana Bideoa, argazkia edo elkarrizketa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da.

    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea Idatzia nahiko erakargarria eta argia da, euskararen aberastasuna nabari da. Ez dago ortografia akatsik.


    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra Sarreran aurkeztutako jarduerak modu egokian daude.
    • Antolatzaile mota Ez dute zehazten norekin arituko diren elkarlanean baina uler dezakegu erakunde publiko bat dela.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa Umeen adina ez dute zehazki adierazi.
    • Material baliabideak Zein material erabiliko duten argi azaldu dute.
    • Ariketen deskribapena Ariketak modu egokian eta argian azaltzen dituzte, gainera, bideoek izugarri laguntzen dute eta saioaren dinamika egokia izango dela aurreikusten da.
    • Aurreikusitako gastuak. Gastuak argi eta garbi azaltzen dituzte.
    • Bestelakoak Argazki eta bideo argiak aukeratu dituzte eta erreferentziak oso argiak dira.
    Nire kalifikazioa 8,5
    Ainhoa Lakuntza Odriozola, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.

    ErantzunEzabatu
  4. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak.
    ● Datuak jasotzeko behar adina iturri barneratu dituzte blogean, gainera artikulu eta liburu desberdinetakoak eta autore anitzekin.
    ● Aurkezpena egokia eta argia da bai eta blogaren egitura ere.
    ● IKTak erabiltzen dira eta presentzia handia daukate: bideoak, harpidetzeko orria, elkarrizketak…
    ● Blogaren diseinua bikaina.
    ● Kolaborazio lana dela ezin da ziur jakin, baina badirudi denak koherentzia duela eta honek, elkarlana eman dela esaten du.
    ● Hizkuntzaren eta idaz estiloaren aldetik, egokia dela esan behar da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak.
    ● Proposatutako jardueren alderdi guztiak ondo daude, eta zehatzak dira.
    ● Materialak, espazioak, instalakuntzak ageri dira, bai eta aurrekontu eta giza baliabideen aurreikuspena ere.
    ● IKTak erabiltzen dira, bai eta elkarrizketa desberdinak ere.
    ● Oinarri zientifiko handia duela esna beharra dago, eta testuetan zehar aipatu egiten dira.
    ● Orokorrean bloga eraginkorra dela esan daiteke. Zera, erabilterraza, zuzena eta argia. Gainera helburua betetzeko oso ondo egituratuta dagoela deritzot.

    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, blogaren nota.
    9,5
    4. Izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    Martin Alvarez Aranzabal, EHU-ko Kirol eta Jarduera Fisikoko Zientzien Fakultatea

    ErantzunEzabatu
  5. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, liburu artikulu ugari daude eta elkarrizketa bat. Erreferentziak zuzen gaineratuta daude.
    • Aurkezpen txukuna da. Testua ordenatua eta zehaztasunez idatzita dago,
    • IKT-tresnak erabili dituzte, bai argazki bai bideoak.
    • Bloga erraz manejatzen da eta itxurra ederra dauka.
    • Kolaborazio lana: Taldekide guztiak parte hartu dute.
    • Euskera aproposa erabili dute eta ez dago akats ortografiko nabaririk.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Proposatutako jardueraren sarrera egokia egin dute.
    • Antolatzaile mota ez dago zehaztuta baina ulertzen da erakunde publiko bat dela.
    • Jarduera 12 eta 14 urte arteko haurrei zuzenduta dago eta estaldura geografikoa adieazten dute.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia.
    • Giza baliabideak ez daude azalduta.
    • Saioaren helburuak zehazki zeintzuk diren esaten dute.
    • Ariketen deskribapena eta saioaren dinamika primeran azalduta daude; ariketa bakoitzean zer egin beharko den eta momentu bakoitzean ze ariketa.
    • Aurreikusitako gastuak ez dira agertzen.

    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
    8,75
    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    Mikel Sanz Garcia, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila

    ErantzunEzabatu
  6. Asier Gonzalez Artetxe2017(e)ko abenduaren 4(a) (10:16)

    PILOTAREKIN GOZATUZ (https://pilotarekingozatuz.blogspot.com.es/)
    1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea (5 bikaina eskuratzeko, 2 elkarrizketa eta 3 artikulu-liburu). Erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira. 1/2 (Bigarren elkarrizketa baten falta sumatzen da)
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili dira …✓
    • IKT-tresnen erabilera (bikaina eskuratzeko gutxienez 3). Bideoak, audioak, argazkiak, foroak … erabili dira. ✓
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilerraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.✓
    • Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo elkarrizketa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da. ✓
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea. ✓
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak.
    • Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra (sarrera modukoa). ✓
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. ✓
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. ✓
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia. ✓
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). 1/2 (Bakoitzaren zereginak? Organigrama bat burutzea proposatzen da, ardurak eta eginkizunak egokiro antolatzeko xedearekin.)
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). ✓
    • Saioaren helburu zehatzak. ✓✓
    • Ariketen deskribapena. ✓
    • Saioaren dinamika.✓
    • Aurreikusitako gastuak. x (Elkartearen kargupean uztearen justifikazioa ez ezik, aurrekontu bat beti dator ondo alor ekonomikoan.)
    • Bestelakoak (argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak …).✓
    3. Kalifikazioa (0-10). 8,75
    Bigarren elkarrizketa baten falta delarik Bikainera ez heltzearen arrazoi bakarra, artez egindako Blog fin eta eder baten aurrean aurkitzen gara, non ongi zehazturiko helburu eta baloreek topaketaren iparra erakusten diguten eta soilik aurrekontu ezak eta giza baliabideen sakontasun apurrak suposatzen duten laino bakarrak zeru izartsu batean.

    Asier Gonzalez Artetxe

    1., 2. eta 3. mailako JFKZ-ko ikaslea

    ErantzunEzabatu
  7. 1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:

    Blog honetan informazio iturri ugari eta egokiak erabili dituzte. Elkarrizketak, hainbat liburu bat eta artikuluak erabili dituzte.
    Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua zuzena, zehatza eta ordenatua dago.
    IKT-tresnen erabilpenari dagokionez, Argazki eta bideo ezberdinak erabili dituzte topaketaren ariketak azaltzeko.
    Blogaren diseinuari dagokionez, Bloga modu argian aurkezten da,baina arazoa da apur bat zaila dela gauzak bilatzea.
    Kolaborazio lanari dagokionez, 4 taldekideak agertzen dira.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitateari dagokionez, Blogak ez ditu ortografia akatsik eta hizkuntza aldetik egokia da.

    2- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    - Sarrera argia, zehatza baina apur bat luzea da nire ustez.
    - Praktikatzeko behar dituzten instalazioak aipatzen dira.
    - Ariketak ongi azalduak eta bideo aproposarekin azalduak.
    - Aurreikusteko gastuak ez daude aipatuta.
    - Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa.
    - Ariketak ikusita dinamikoak izango direla uste dut.
    - Ez dago adierazita zein den antolatzailea.
    - Topaketaren heburuak zehaztasunez adierazita daude.

    3.Kalifikazioa (0-10).

    Aurreko irizpideak kontuan hartuta, talde honen bloga asko gustatu egin zait. Blog honek daukan informazioa zehatza eta zabala gutxik daukate.
    Kalifikazioa 8,5.

    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    Iker Izagirre Iturregi. Jarduera fisikoaren eta kirol zientzien fakultateko lehenengo mailako ikaslea.

    ErantzunEzabatu
  8. Ebaluazio irizpidea nagusien inguruko zuen oharrak( e-rubika):

    • Datuak jasozeko 6 artikulu edo liburu erabili dute eta gainera elkarrizketa bat egin dute; erreferentziak ondo gaineratuz.
    • Aurkezpenari dagokionez, oso argi eta zehaztasun handiz agertzen dira atal bakoitzak.
    • IKT hiru tresna erabili dute: bideoak( ariketak hobeto azaldu ahal izateko), audioa( elkarrizketa txertatzeko, oso lagungarria dena hobeto jarraitu ahal izateko) eta argazkiak( frontoia erakusteko eta lehenengo txokoaren ariketa azaltzeko).
    • Blogaren diseinua erakargarria eta erabilterraza da.
    • Argi ikusten da taldeko lana izan dela kontuan hartuta denok agertzen direla ariketen bideoetan.
    • Hizkuntz aberatsa erabiltzen dute akatsik gabe.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    • Sarrera on bat egiten dute eta helburuak argi azaltzen dituzte. Beharrezkoa den materiala aipatzen dute baina ez dute esaten zenbateko kostua duen material hori. Ariketen deskribapenari dagokionez, ondo azalduta daude eta gainera bideoen adibideekin askoz hobeto ulertzen dira.

    Esandako guztia kontuan hartuta 8,5-ko nota jartzen diet.

    Imanol Aguilera Gallego, Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien fakultatea, 1. maila.

    ErantzunEzabatu
  9. - Ebaluazio irizpide nagusien inguruan:
    Informazio iturrien inguruan 6 artikulu/liburu erabili dituzte Miguel Angel Sanz-eri egindako elkarrizketa batekin batera erabili dituzte. Erreferentziak blogean modu egoki batean jarrita daude.
    Aurkezpenaren inguruan blog-a argia da eta txukuntasunez aurkeztu dute. Blog-ean zehar erabilitako grafiko, irudi eta argazkiak lagungarriak izan dira.
    IKT tresnei buruz, 4 bideo erabili dituzte. 3 ariketak azaltzeko eta 1 elkarrizketarako. Alde batetik, bideoak ondo eginda daude baina lurretik grabatzearen kontua ez zait ondo iruditu horrela bideoaren kalitatea asko jaisten delako (aulki bat, tripodea edo delakoa erabiltzea gomendagarria izango zen). Beste aldetik, elkarrizketako bideoa audioa bakarrik izateak harritu nau, azkenik elkarrizketako orria oso triste geratzen delako galderak eta bideo beltz batekin. Hemen taldearen argazki bat edo sartzea aurkezpenari lagunduko lioke. Argazki gutxi erabili dituzte ulerkortasuna zailtzen duena baina, hala ere, diseinua ondo geratu zaie.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatearen inguruan blog-a guztiz euskaraz idatzita dago, modu egoki batean eta ortografia akats gutxi batzuekin.
    - Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan:
    Aurkezpenean gauzak argi azaldu dituzte baina, beharbada testu gehiegi eta argazki gutxiagokin. Elkarrizketaren orria oso sinplea eta geza iruditu zait. Gainera Irakaskuntza Prozesuaren orria kopia pega moduan egina dago, argazkiak erabiliz eta hauek testua izanda irakurtezinak izanda.
    Eskola adineko kirola eta hastapenak orrian, aldiz, oso ondo azaltzen dute guztia testuaz aparte taula bat erabiliz. Baloreen atalean, landu nahi dutena argi azaltzen dute eta ariketen azalpenen orrian ere azalpenak horrelakoak dira. Nahiz eta lehen aipatu bezala, bideoen kontuan hobekuntzak egin ditzaketen.
    Izen emate orria egokia iruditu zait naiz eta 12-14 urteko tartea pixka bat handitzea hobeto izango zela pentsatu.
    Kalifikazioa: 6.5

    Antxon Murua Ruiz
    Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien fakultatea
    1. maila

    ErantzunEzabatu
  10. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK
    Datuak jasotzerako orduan hainbat informazio iturri erabili dituzte ,hauen artean elkarrizketak, zenbait artikulu eta liburu bat.
    Aurkezpenari dagokionez testua argia da akats ortografikorik gabea.
    IKT tresnei dagokionez hainbat bideo eta argazki erabili dituzte, lehenengo hauek ariketak azaltzeko.

    Blogaren diseinuari dagokionez nahiko zaila iruditu zait atalak aurkitzea baina horetaz aparte nahiko ondo dago antolatuta

    Kolaborazio lanari dagokionez, 4 taldekideak agertzen dira.
    Lanean taldearen 4 partaideek parte hartu dutel azaltzen da bideoaten


    EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
    Sarrera nire ustez nahiko egokia eta argia da
    Eskura izango diren instalazioei buruz ez da ezer esaten ez argazkirik agertzen
    Ariketei dagokionez ondo azaldutak agertzen dira hainbat bideoren laguntzarekin
    Aurrekontauk eta gastuak oso eskas azalduta agertzen dira
    Ariketak nahiko dinamikoak direla somatzen da
    Topaketa honek daukan helburua ondo azalduta eta adierazita agertzen da

    KALIFIKAZIOA

    Aurreko irizpideak kontuan hartutahau da nire kalifikazioa: 8

    Iñigo Latasa Amezqueta . Hezkuntza eta kirol fakultatea, 1.maila

    ErantzunEzabatu
  11. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko artikulu liburuak erabili dituzte eta elkarrizketa bat.
    • Bloga argia da, ez dago irakurtzeko zailtasunik eta dena ongi ordenatua dago.
    • Bideoak erabili dituzte ariketak hobeto ulertzeko eta argazkiak eta eskemak edo irudiak ipini dituzte bloga apaintzeko.
    • Bideoetan blogean parte hartu dutenak ageri dira.
    • Hizkuntzaren aberastasunari dagokionez akats batzuk ditu.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera moduko bat egin dute beraien egitasmoa azalduz.
    • Argi utzi dute parte har dezaketen umeen ezaugarriak.
    • Erabili behar dituzten instalazioak eta materiala ere argi jarri dute
    • Saioaren helburua umeak euskal pilotaz gozatzea da eta euskal pilota sustatzea da.
    • Ariketak nahiko ulergarriak eta dibertigarriak dira umeentzako.
    • Eduki behar dituzten gastuak aurreikusi dituzte.
    • Egin dituzten elkarrizketak interesgarriak dira eta bloga apaintzeko argazki aproposak jarri dituzte.
    3. Kalifikazioa (0-10)
    Blogari jartzen diodan nota: 7

    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    Haizea Salanueva; JFKZ 1 maila.

    ErantzunEzabatu

  12. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).

    +Bloga oso ondo diseinatua eta testuak era argian daude azalduak. Atal desberdinak ondo zehaztuta. Esan beharra dago, hasieran atalak aurkitzea zaila iruditu zaidala.
    + IKT tresnen erabilerari dagokionez, bideo asko agertzen dira, ariketak azaltzeko, blog atseginagoa izatea lortzen dutenak. Hainbat argazki/eskema agertzen dira baita.
    +Hainbat informazio iturri erabili dituzte laguntza gisa, elkarrizketa , artikuluen azterketa... Elkarrizketari dagokionez, irudia (audioarekin batera) egotea hobeto legoke.
    +Diseinu erakargarria.
    +Talde lana izan dela antzeman daiteke.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak
    +Ariketa guztiak ondo azalduta.
    +Partehartzaileen ezaugarriak eta zeintzuk izango diren erabiliko dituzten materialak argi azaldu dute.
    +Erakundea eta antolatzailea ez da era zehatz batean azaltzen.
    + Ariketak interesgarriak iruditzen zaizkit.
    +Gastuei dagokionez, eskas azalduta dagoela iruditzen zait.
    +Topaketaren helburua argi ulertzen da.

    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, nire kalifikazioa hurrengoa izango da: 7,5

    4. Amaia Otegi Alvarez. (1.mailakoa)

    ErantzunEzabatu
  13. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Artikulu ugari erabili dira eta testuan aipatu dira. Erreferentzien idazketa bateratu. Elkarrizketa ere erreferentzietan gaineratu.
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren inguruko informazioa, agian, soberan dago), galderari erantzuten dio.
    • IKT-tresnen erabilera: Bideoak eta argazkiak erabili dira. Argazkiak nondik eskuratu dituzuen zehaztu. Izen emateko orria ere gaineratu duzue.
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua.
    • Kolaborazio lanaren pistak eman dituzue bideoetan.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia argia da, baina hainbat akats ortografiko aurkitu ditut, besteak beste: “inskripzioak”, “erreferenteak” (erreferentziak esan nahi duzue, ezta?), “sistama“, “Gu bebai“ (Guk bebai, esaldia aztertuta), “ Mendiorriko” (zuzena da trinketearen izena?), “interakzioan”, “errekontua”, “helburu nagusia pilotari guztiak aukera berdinak edukitzea pilotan jokatzeko da”.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera aproposa da. Agian, gutxiago idatzi eta erakargarriago egiten saia zintezkete.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Zehaztu dira. Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Estaldura zehaztu duzue?
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Interesgarria litzateke, topaketari begira, hezitzaileen ezaugarriak eta zereginak zehaztea.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Gehiago zehaztuko nuke. Adibidez, pilota mota.
    • Saioaren helburu zehatzak ongi azaldu dituzue.
    • Ariketen deskribapena. Bideoak oso interesgarriak dira. Bideoetan idatziz laguntzea oso lagungarria delakoan nago. Lehenengo txokoko irudia… beno… hobetu daiteke ;)
    • Saioaren dinamika. Nik uste ez dela zehaztu.
    • Aurreikusitako gastuak. Hezitzaileek ez dute kobratuko? Materialaren gastua zehaztea ordea komeni da.
    • Bestelakoak (argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…) ez dira gaineratu.
    • Aldien informazioa zertarako? Topaketaren helburuekin bat doa?
    • Eneko, Gipuzkoako federazioak ez ditu oraindik topaketak aplikatu, ideia badu eta asmoa ere bai, baina oraindik ez du ezarri. Elkarrizketan esandakoagatik diot.


    3. Kalifikazioa: 8

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal pilotaren eta tenisaren oinarriak ikasgaiko irakaslea, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea (UPV/EHU).

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina